Maitelan

Pertsonen arreta eta zaintza sektoreko langileon lan baldintzak hobetzeko antolatu garen emakume talde bat gara.

Maitelan cooperativa de cuidados logotipo

Pertsonen arreta eta zaintza sektoreko langileon lan baldintzak hobetzeko antolatu garen emakume talde bat gara. Horretarako gizarte-ekimeneko kooperatiba integrala sortu dugu, hau da, langileak (zaintzaileak), erabiltzaileak (zainduak) eta kolaboratzaileak (pertsona, eragile eta erakunde erantzuleak) biltzen dituen egitura enpresarial bat, Maitelan Kooperatiba Integrala.

Pertsonak jaiotzen garen momentutik hiltzen gareneraino elkar-mendekoak gara, eta ondorioz, gure bizitza osoan zehar zaintza lanak ezinbestekoak ditugu. Zaintza lan hauek baina ez dira modu parekidean banatzen jendartean, emakumeok orokorrrean, eta zehazki, emakume migratu eta arrazializatuak baikara zaintza lan hauek egitearen arduradunak, gehienetan gainera, oso modu prekarizatu eta zaurgarrian.

Egoera horri alternatiba bat bilatzeko asmoz, eta langileon lan baldintza duintzeko helburuz sortu dugu Maitelan kooperatiba. Gure helburu nagusia da artatzen ditugun pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, eta horretarako, ezinbestekoa deritzogu mendekotasun egoeran daudenen erabakimena bermatzea, zaindua izan dadin bere zaintza prozesuaren subjektu eta protagonista. Bestetik, proposatzen dugu ere zaintzen gaineko ardura kolektibizatzea, eta horretarako, bazkide kolaboratzaile figura sortu dugu, zeinak, lekua emango dion zaintza sektorea duintzeko eta kolektibizatzeko prozesu honetan parte hartu nahi duten pertsona, erakunde eta eragileei.

Gu

Pertsonen arreta eta zaintza sektoreko langileon lan baldintzak hobetzeko antolatu garen emakume talde bat gara