Maitelan zaintza lanei kolektiboki erantzuteko tresna bat da
Horretarako, langile bazkideak (zaintzaileak), bazkide erabiltzaileak (zainduak) eta bazkide kolaboratzaileak bilduko dituen gizarte-ekimeneko kooperatiba integrala sortu dugu.
Kooperatiba integrala
Kooperatiban bi modutan har dezakezu parte: bazkide erabiltzaile izanez, edo bazkide kolaboratzaile izanez.
Zaintza lan duinak bermatzearen ardura kolektiboa dela uste dugu. Ardura kolektibo hau gure gain hartu nahi dugun pertsona eta erakundeon topagunea da Maitelan.
Zerbitzuak
Kooperatibako langile eta erabiltzaileok protagonista izanik eta denon beharrak erdigunean jarriz, Maitelanen helburua pertsonei arreta eta zaintza zerbitzuak eskaintzea da.
Gu
Pertsonen arreta eta zaintza sektoreko langileon lan baldintzak hobetzeko antolatu garen emakume talde bat gara.
!["Maitelan niretzat ahalegina, dedikazioa, maitasuna, errespetua eta sektorearen balorazioa da. Elkartuta gai gara gauzak ezberdin egiteko" Frances Banegas Pavón](https://maitelan.eus/wp-content/uploads/2020/05/maitelan_nosotras_frances-300x300.png)
!["Maitelanen alde egin dut integrazio-modu bat delako. Maitelan esplotazio harremanik gabeko lan duinak izateko atea da, eta aukera ematen digu erabiltzailearekin batera egon eta batera lan egiteko, bakoitzaren beharrak asebebetez" Magali Obando Orellana](https://maitelan.eus/wp-content/uploads/2020/05/maitelan_nosotras_magali-300x300.png)
![“Nire ustez apostu hau, bizitzan zehar ikasitako balio sozial eta moralak praktikara eramanez hazkunde pertsonal eta profesionala lortzea da, beti ere, ingurukoengan eragin positiboa bilatuz” Onix Cerda Gonzalez](https://maitelan.eus/wp-content/uploads/2020/05/maitelan_nosotras_onix-300x300.png)
![“Maitelanek duindu eta bizitza hobea ematen digu, gustuko duguna eginez, besteak zainduz” Wendy Patricia Flores Vazquez](https://maitelan.eus/wp-content/uploads/2020/05/maitelan_nosotras_wendy-300x300.png)
![”Lan honekin asetuta sentitzen naiz, eta horregatik adineko pertsonei nire onena eskaintzen diet” Felisa Cuiza Mallón](https://maitelan.eus/wp-content/uploads/2020/06/nosotras_felisa1-1-300x300.jpg)
![“Nire onena eman nahi duen pertsona bat naiz. Adinekoak zaintzeko nire esperientzia profesionala partekatzeko modua da Maitelan” Gladys Maribel Flores Godoy](https://maitelan.eus/wp-content/uploads/2020/06/nosotras_gladysmaribel1-300x300.jpg)
![“Pertsonei maitasun eta enpatiaz entzunez, bizitzako eguneroko jarduerak egiten laguntzeak betetzen nau” Maria Elisa Peredo Quiroz](https://maitelan.eus/wp-content/uploads/2020/06/nosotras_mariaelisa3-300x300.jpg)