Maitelan zaintza lanei kolektiboki erantzuteko tresna bat da
Horretarako, langile bazkideak (zaintzaileak), bazkide erabiltzaileak (zainduak) eta bazkide kolaboratzaileak bilduko dituen gizarte-ekimeneko kooperatiba integrala sortu dugu.
Kooperatiba integrala
Kooperatiban bi modutan har dezakezu parte: bazkide erabiltzaile izanez, edo bazkide kolaboratzaile izanez.
Zaintza lan duinak bermatzearen ardura kolektiboa dela uste dugu. Ardura kolektibo hau gure gain hartu nahi dugun pertsona eta erakundeon topagunea da Maitelan.
Zerbitzuak
Kooperatibako langile eta erabiltzaileok protagonista izanik eta denon beharrak erdigunean jarriz, Maitelanen helburua pertsonei arreta eta zaintza zerbitzuak eskaintzea da.
Gu
Pertsonen arreta eta zaintza sektoreko langileon lan baldintzak hobetzeko antolatu garen emakume talde bat gara.